Nortzuk gara?

Piraguaren mundua biziki maite dugun lagunak gaituzu. Kirola uretan egitea atsegin dugu. Hainbeste gustatzen zaigu, ezen egunik beroenetan zein hotzenetan ere, uretan ibiltzen garen.

Zelan antolatzen gara?

Klubak bi sail ditu:

1) Lehiaketa saila: Bazkide gazteenek lehiaketa sailean parte hartu behar dute, derrigorrez. Arau honen zergatia hauxe da: lan taldeak bultzatu nahi ditugu (entrenamendua), epe luzera emaitzak lortzeko asmoarekin. Horrela, senior mailara iristerakoan (18 urte), palistak erabaki dezake lehiaketaren munduan gelditu nahi duen ala maila lasaiago batean jardun nahi duen, hots, turismo atalean.

2) Turismo saila: Adin nagusiko edozein bazkidek har dezake parte sail honetan. Sail biak banatzen dituen marra fina da. Ondorioz, lehiaketako kirolariek baino gehiago entrenatu eta lehiatzen diren lagunak aurki ditzakegu turismo sailean.

Piraguismo- modalitateei dagokionez, gure klubean honako hauek ditugu:

1) Pista eta maratoia: Ur lasaietan jarduten da (ibai, erreka, urtegietan). Piraguak oso ezengonkorrak dira.

2) Itsasoa: Itsasoan aritzen da. Piraguak egonkorrak direnez, itsasoan barrena distantzia luzeak egin daitezke. Modalitate honen barruan, surfskia dago. Azkenekoa da itsasoko kayak modalitatearen barruan.

3) Kayak surfa: Hondartzetan ibiltzen da, urautsietan.

4) Slalom: Korronte handiko ibaietan egiten ohi da, ur bizietan. Gure eskualdean ez dugu ezaugarri horiek dituen ibairik eta, ondorioz, ezin dugu modalitate hau praktikatu.

Nolakoa da gure eguneroko funtzionamendua?

Lehiatzen direnek entrenatzen dihardute, denboraldian zehar dituzten kirol frogak prestzatzen, hain zuzen ere. Astean zehar, entrenamenduetarako egun jakin batzuk dituzte, errespetatu beharrekoak.

Turismo sailekoak nahi dutenean, ala ahal dutenean, irteten dira entrenatzera zein paseatzera. Urtean zehar, zenbaitetan elkartu eta txangoak egiten dituzte elkarrekin. Gainera, ikastaroak egiten dituzte: hobekuntza ikastaroak, piraguarekin buruz behera egonda buelta ematen ikastekoak, salbamendukoak....

Zeintzuk dira izena emateko balditzak?


- Igerian jakitea.

-8 urte baino gehiago izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina