2019(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna

AITOR SÁENZ DE OJERREN OMENEZKO ESTROPADAN, EKAINAREN 2AN




Ekainaren 2an, Aitor Sáenz de Ojerren omenezko estropada jokatuko da Butroeko itsasadarrean. Bizkaiko Federazioaren egutegian jasota dagoen froga honetan Estatuko klubetako palista ugari parte hartuko dute. Aitor Sáenz de Ojer Barrika Piragua Taldearen bultzatzaileetako bat izan zen. Hala, klubak begirunea erakutsi nahi dio, bazkide, kirolari federatu, entrenatzaile zein zuzendaritzako kide gisa gogotsu jardun zuela nabarmenduz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina